Amezketako Udala

 
 
Arratsaldeon. Ostirala, 2010ko irailaren 3a
AMEZKETAKO HISTORIARI BURUZKO 2. LIBURUA

Martxoaren 13an aurkeztu zen "Amezketa, largo y tortuoso camino" liburua Amezketako udaletxean, herriko historia gorditzen duen 2. altxorra. Lehendik, 2005an, "Amezketa, bide luze bezain malkarrak" historia liburuarekin harritu gintuen Jose Mari Oterminek, 2 liburuen egileak eta herritarrak.

Lehenengo hura, oso gustura hartua izan zen herritarren artean, lehenengo aukera baitzen herriko historia, liburu batean bilduta ikusteko. Zenbat pasadizo, gertaera, istorio, txiste... denak, garai bateko argazki zahar bezain ederrez ilustratuak. Bazuen eragozpen txiki bat ordea: euskara hutsean idatzia izaki, atzerriko "amezketarrek" ezin ulertu zutela. Beraz, lehenengo liburu haren osagarri eta herriko historia ahalik eta jende gehienera iristeko helburuarekin, 2. liburu honen sortzeari ekin zion Jose Marik, gaztelania hutsez.

Desberdintasun honen salbuespenarekin, bi liburuen formatua berdina da. Gertaera eta pasadizoak, argi eta garbi sailkatuta daude. Horrela, momentu jakin batean aurkitu nahi dena, erraz bilatzeko parada ematen digu. Izan ere, ez dira hasi eta bukatzeko nobela horietakoak, ez, kontsulta liburuak dira gehiago, entziklopediak. Herriko zenbait datu interesgarri eta kuriosoren bilgune dira: historia, kristautasunaren presentzia, Amezketa eta Argañaras leinuak, ohiturak, kirola, artzantza, Fernando Amezketarra, Juan de Amezqueta, Huartetarrak, Zabala gaztea bertsolaria, Erretore liberala, irakaskuntzaren garapena...

Hauek liburuak aurki ditzakegun gure herriko historiaren zenbait istorio. Hala ere, Oterminek aurkezpenean esan zuen bezala, "herri txikia baina historia pottolokoa" dugu Amezketa. Beste zenb ait gertaera zirraragarri daude 600 orrien artean betirako gordeta.

Liburuak eskuratu nahi izanez gero, udaletxean daude salgai. Euskara hutsezkoa 15€ eta gaztelaniazkoa 18€-ren truke. Beste zenbait liburu-dendetan ere eskura daitezke. Informazio gehiago eta zehatzagoa udaletxean 8tik 15tta, 943-653189 telefonora deituta eskura dezakezu.

Herritarrak, herritik sortua, herriarentzat. Eskerrikasko Jose Mari!!!

 

 

 






Logo:dmacroweb
Copyright © 2009 Dynamic Macroweb & Design S.L.  Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1
XHTML 1.0 Balio Baliagarri WAI-AA erabilgarri